Bezeroaren arreta: 943 426 767

Cast. | Eusk.

Implante Zigomatikoak.


Inplante zigomatikoak luzera handiko titaniozko lokailuak dira, goiko masailezurrean jartzen dira prozesu albeolarrean hezurrik ez dagoenean. Inplanteak hezur zigomatikoan maisailaldean jartzen dira eta ahoan kresta-hezurraren mailan ateratzen dira.

Inplante zigomatikoak Bränemark irakasleak berak, hezur-integrazioko tekniken aitak, deskribatu zituen. Oinarrizko finkatzea masailezurretik kanpokoa den arren, teknika honekin hezur-integrazio deitutako fenomeno biologiko bera lortu nahi da, hau da, titaniozko inplantearen eta hura hartuko duen hezurraren artean lotura estua egitea. Teknika horrekin esperientzia-urte asko bildu dira eta arrakastari dagokionez, emaitzak jendartean oso zabalduta dagoen ohiko teknikarekiko antzekoak dira.

Fase kirurgikoa pazientearentzat ahalik eta erosoen egiteko asmoz, inplanteak jartzeko kirurgia sedazioa edo anestesia orokorrarekin egitea gomendatzen da. Teknika kirurgikoa erabat ahotik egiten da eta ez du inolako orbainik edo identifikatu ahal izateko moduko seinalerik uzten kanpoan.

Teknika horri esker inplanteak jar ditzakegu txertaketarik egin gabe goiko masailezurrean hezur gutxi dagoenetan. Beste abantaila bat aipatzearren, esan beharrekoa da kasu gehienetan “berehalako karga” deitzen dioguna egin daitekeela. Azken batean, inplanteak hezurrean txertatzeko hainbat hilabete itxaron behar ez izatea da, eta haiek jarri ondoren goiz “kargatzea” eta erabiltzea inplanteak. Berehalako-goiztiarra den inplanteen karga horri esker, hortzik gabeko eta mugi daitekeen protesia duen pazienteak denbora laburrean izango du protesi finko inplantatua, eta ez hezur-txertaketako teknikekin bezala, haietan kasurik onenean ere 6-10 hilabete inguru baino lehen ez baitira kargatzen inplanteak. Aldea handia da, beraz, eta teknika berri honen aldeko abantaila da.

Pl. Centenario 1, 20006 DONOSTIA - SAN SEBASTIAN (Gipuzkoa) - recepcion@klinikamaxilaris.com - T. 943 426 767 - N°RPS 58/17

©2019 Klinika Maxilaris | Diseinu eta web programazioa by 375estudio