TRATAMENDUAK
Ahoko eta Aurpegi-masailetako Kirurgia
Implante Zigomatikoak
Periodontzia
Odontologia Estetikoa eta Prostodontzia
Inplantologia Aurreratua
Ahoko Medikuntza
Sedazioa
Ahoko Medikuntza.
Ahoko Medikuntza hortzei ez, baizik eta aho-barrunbea osatzen duten gainerako egiturei eragiten dieten ahoko gaixotasunak diagnostikatu eta tratatzeaz arduratzen den Odontologiaren atala da. Gaixotasun horiek askotarikoak dira eta hauei guztiei eragin diezaiekete: ahoa estaltzen duen muki-mintzari, “afta” deserosoak, esate baterako; listua ekoizten duten guruinei, “xerostomia” (lehortasuna) gogaikarriak; masailezurrei, ohiko “kisteak”; ahoko nerbioei, ez ulerturiko “ahoko erreminak” eta abar. Ahoko Medikuntzak gaixotasun orokorrek ahoan dituzten ondorioen diagnosia eta tratamendua ere jasotzen du; askotan, gaixotasun horiek diagnostikatzeko lehen datua izaten da.
Ahoko Medikuntzaren atal berezietako bat ahoko minbiziaren eta aurreminbiziaren diagnosia egiten duena da. Ahoko minbizia ez da oso ohikoa eta oraindik ere pronostiko iluna du, tratamenduan aurrerapenak egin diren arren. Hori dela eta, sendatzea lortzeko funtsezkoa da minbizi-lesio txikien eta aurreminbizi-lesioen (“leukoplasia” kasu) diagnosi eta tratamendu goiztiarra egitea.
Maxilaris Klinikak lankidetza-hitzarmena du Euskal Herriko Unibertsitateko Ahoko Patologia Masterrarekin, Odontologiaren alor horretan zerbitzu hori eskaini ahal izateko, gaian adituak direnen eskutik.