Bezeroaren arreta: 943 426 767

Cast. | Eusk.

Sedazioa .


Hersturaren eta beldurraren sentimenduak nahiko ohikoak dira aho-hortzetako tratamenduak eta tratamendu odontologikoak behar dituztenengan. Tratamenduak zain barneko sedazioarekin eta anestesia lokalarekin egiten ditugu modu eroso eta seguruan eta minik gabe, norberaren erabateko asebetetasuna lortuz.
Zain barneko sedazioarekin eta monitorizatutako zaintza medikoekin erlaxazio-egoera eta sentsazio atsegina lortzen da eta horri anestesia lokalaren teknikak gehituta, pazienteak aho-hortzetako tratamenduen garapenean laguntzea ahalbidetzen da, modu eroso eta seguruan, hersturarik eta minik gabe.

Anestesia eta Erreanimazioan adituak diren medikuak arduratuko dira teknika iragarritako moduan eta segurtasunez garatzeaz. Pazientea monitorizatzeko askotariko teknikek, horien artean elektrokardiogramak, arteria-presioaren neurketak eta pulsioximetriak, pazientearen egoera ondo kontrolatzeko aukera ematen dute, sedazioa zehaztasunez egiteko xedearekin.

Mediku-historia zehatza pazientearen osasun-egoeraren berri izateko lehen urratsa da; ondoren, teknikaren komenigarritasuna balioetsi ahal izateko. Osasun-egoera normala edo nahiko ona duten pazienteek askotan ez dute azterketa analitiko osagarririk behar izaten zain barneko sedazioa jasateko, baina Anestesian aditua denak erabakiko du hori.

Pl. Centenario 1, 20006 DONOSTIA - SAN SEBASTIAN (Gipuzkoa) - recepcion@klinikamaxilaris.com - T. 943 426 767 - N°RPS 58/17

©2019 Klinika Maxilaris | Diseinu eta web programazioa by 375estudio